"Guzurrak beti dauka erakargarritasun bat" esan dau zine zuzendari oñatiarrak

"Marco" pelikulak 5 Goya sari jasoteko aukera eukiko dauz zapatuan

Aitor Arregi: “Goya saria irabazteko indar handiko lehiakide asko daukaguz aurton”

Aitor Arregi (zine zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Euskal zinemaren izen nagusietako batek, Aitor Arregik, Marco pelikuleari buruz berba egin deusku. Enric Marcoren istorioa ardatz dauen filmak guzurraren eta egiaren arteko mugak aztertzen dauz. Moriartikoen lanak 5 Goya sari irabazi leikez zapatuan. Zuzendariak azaldu dauenez, guzurrak beti dauka erakargarritasun bat eta Marcoren kasua bereziki interesgarria egin jako. “Gizon honek bizi izandako esperientziak eta bere benetako historia isilean gordeteko hartu eban jarrerea oso berezia izan da” esan dau Aitor Arregik.

Marco Granadan zapatuan izango dan Goia sarietan egongo da, eta Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendaririk onenaren saria irabazteko aukerak daukiez. Pelikularen protagonista nagusia Eduard Fernández da, eta Arregiren hitzetan, opari bat izan da berarekin lan egitea. Aktore katalanak Enric Marcoren rola antzeztu dau eta dagoeneko hainbat sari eskuratu dauz interpretazino horregaitik.

Bestalde, Arregik Maspalomas izeneko proiektu barria bere aitatu dau, adineko LGTBI pertsonen inguruko istorioa kontetan dauen filma. Euskal zinemak azken urteetan hartutako indarra goraipatu dau eta Marko pelikuleari esker beste errekonozimendu bat lortzeko aukerea dabela azaldu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00