Gaur hasten dogun astea, pertsona gorren nazinoarteko astea da. Gaurko eguna, irailaren 23a, ganera, zeinu hizkuntzaren nazinoarteko eguna be bada. Euskal Gorrak alkarteak bat egin dau mundu mailan antolatu diran ekintzakaz, ‘Zeinu hizkuntza eskubidea daukagulako. Gehitu zaitez’ lelopean. Alkartetik ohartarazoten dabe errekurtso barik ez dagoala eskubiderik pertsona gorrentzat. Pertsona gorren nazinoarteko astearen harira, Euskal Gorrak alkarteak jardunaldi bat antolatu dau irailaren 28an, Donostian, pertsona gorren nazinoarteko eguna ospatzeko. Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak federazinoko presidenteagaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan. Bedialaunetaren esanetan, aste hau oso garrantzitsua da eurentzat eta beharrezkoa da euskal gizarteak pertsona gorrak entzutea, baina ez bakarrik aste honetan.