Aitor Esteban jeltzaleak dino akordu barrietara heltzeko igazkoak konpromisoak bete beharko dabezala

"Feijóo eta Ortuzarren arteko batzarrak ez dauka aparteko helbururik. Ez dogu Sanchezegaz daukagun akordua apurtuko"

Aitor Esteban (EAJ): “Aurrekontuen negoziazinoan ez da marra gorririk ipini behar”

Jaurlaritzak eskumenak aldatzeko Espainiako gobernuari egindako azken proposamenak erantzun barik jarraitzen dau. Orain arteko eskumenen kronogramea ez da bete, lortutakoak aurrekontuak bitarte eskuratu dirala gogoratu dau EAJko Aitor Estebanek.

Aurrekontuei buruz itaunduta marra gorririk jarri behar ez dala esan dau. Hori bai, gogoratu dau  akordu barrietara heltzeko igazkoak konpromisoak bete beharko dabezala.  “Espainiako gobernuaren jarrerea momentuz ona da baina negoziazinoek luze joko dabe” gaineratu dau Estebanek.

PPko eta EAJko buruzagien batzarra hileon izango da. “Alderdien arteko ohiko hartuemonetik haratago batzar horrek ez dauka beste helbururik, akordua Sanchezegaz dekogu eta ez daukagu ezer apurtzeko asmorik” zehaztu deusku EAJko ordezkariak.

Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak esan dau EAJk Feijóoren edo Sanchezen artean desbardintzen ez badau EAJrentzat Euskadik ez daukala horrenbesteko pisurik. “Ez dakit Denis Itxasok bere betekizunei ardura askorik egiten deutsan. Nik askotan PSOEren bozeramaila bezala ikusten dot, ez dakit zertan dabilen” erantzun deutso gaur Aitor Estebanek.

Kataluniako gobernuari buruz ordezkari jeltzaleak esan deusku Generalitatean desadostasunak sakonegiak zirala eta berak haustura hori geratzea itxaroten ebala. Beste gai askorik buruz berbaz jardun dogu Aitor Estebanegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular