"Kontradizinoak sentiduten doguzan gizonok horreek lantzen jarraitu behar dogu" esan dau Aitor Etxarte aktoreak

"Machos en flor" antzezlana taularatuko dabe bihar Arriaga Antzokian

Aitor Etxarte: “Gizonoi emondako hezkuntzak ez dau guztiz balio”

"Machos en flor" antzezlaneko aktoreak / Bizkaia Irratia

Bilboko Arriaga antzokian eguenean egingo dabe “Machos en Flor” antzerki lanaren estreinaldia. Pabellon 6 laborategiaren lan barria da hau. Arriagan estreinatu eta gero, bertan ikusi ahalko da abenduaren 3rarte.
Aitor Etxarte da “Machos en Flor” antzezlaneko aktoreetako bat eta “Goizeko Izarretan” saioan alkarrizketatu dogu. “Gizonoi emondako hezkuntzak ez dau guztiz balio.  Kontradizinoak sentiduten doguzan gizonok horreek lantzen jarraitu behar dogu” azaldu dau aktoreak.

Sei aktore agertzen dira taula gainean. Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Aitor Etxarte, Diego Pérez eta Yeray Vázquez. Antzezlan honek, gizonek izandako heziketaren ganean gogoeta egiteko aukerea emoten dauela esan deusku Etxartek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular