Gernikako entrenatzaileak dino Leganes kopatik kanporatu izana ondo etorriko jakola taldeari

Garrantzi handiko partidua jokatuko dabe datorren jardunaldian ligan Alfaro taldearen aurka

Aitor Larrazabal: “Itzela izango litzateke Athleticen aurka jokatzea Urbietan”

Gernika futbol taldeak gainditu egin dau kopa txapelketako lehenengo kanporaketea, Leganes, bigarren mailako taldeari penaltietan irabazita Urbietan jokatutako partiduan. Ehun ta hogei minutu jokatu eta bapezna amaitu ostean, Jon Altamira atezainak geratu egin eban Madrileko taldeko jokalari batek jaurtitako seigarren penaltia. Gernika bigarren kanporaketarako zozketan egongo da eta aukera handiak ditu lehen mailako talde baten aurka jokatzeko barriro be Urbietan. Aitor Larrazabalek garbi dino itzela izango litzatekeela Athleticen aurka jokatzea kopako hurrengo kanporaketan.

Leganesen aurka lortutako garaipena ondo etorriko jako talde bizkaitarrari liga txapelketarako. Izan be, Larrazabalen taldea sailkapeneko beheko aldean dago, jaisteko postuetatik kanpo dagozan taldeak hiru puntura badagoz be. Gernikak Alfaroren aurka jokatuko dau hurrengo jardunaldian eta entrenatzaileak garrantzi handia emon deutso norgehiagoka horreri, garaipena eskuratu ezkero jauzi garrantzitsua emongo leukelako sailkapenean. Parekotasun handia dago Bigarren RFEF mailan eta garaipen bi kateatzen dauzan taldeak sailkapeneko goialdean sartzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular