Aitor Petralanda Mendata Ezagutuz-eko antolakuntzako kideagaz egin dogu berba

Irailaren 1ean egingo da Mendata Ezagutuz ibilaldi neurtua eta mendi maratoia

Aitor Petralanda: “Herri guztia inpliketan da Mendata Ezagutuz-en”

2023ko Mendata Ezagutuz / Mendataezagutuz.net

Dagoeneko 24 urte pasau dira mendatar talde batek lehenengo Mendata Ezagutuz ibilaldia antolatu ebanetik. Herriak gogo biziz hartu eban proposamena, eta ilusinoz beteta mendatar guztiak jarri ziran martxan egun horren antolakuntzan. Orduan ezarri ebezan helburuak, gaur be nagusi dira Mendatako herritarren jardunean: kirola sendotu eta suspertzea, Mendatako ingurumen naturala eta kultur ondarea ezagutarazotea, eta mendizale ugariren parte-hartzea lortzea.

Urte honeetan zehar Mendata Ezagutuz desbardinak burutu dira. 2005ean Mendi Maratoia gehitzea erabagi eben, modalidade horretan parte hartu gura daben guztientzat. Aurton lau aukera egongo dira. Mendi maratoia (42 km.) eta hiru ibilaldi: laburra (9km.), ertaina (21 km.) eta luzea (37 km.). Abuztuaren 28ra bitartean egongo da zabalik izen-emotea Mendata Ezagutuz webgunean. Irailaren 1ean, probaren egunean be, izena emoteko erea egongo da. Igazko edizinoan, danetara, 440 pertsona inguruk parte hartu eben Mendata Ezagutuz ibilaldian.

Aitor Petralanda antolakuntzako kidea izan da geugaz, Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00