Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesiren lana goraipatu dabe kritikariek

"La Quietud de la Tormenta-Gelditasuna Ekaitzean" estreinauko da gaur

Alberto Gastesi: “Ikus-entzuleentzako oparia da filmea”

"La Quietud de la tormenta-Gelditasuna ekaitzean" / Bizkaia Irratia

Alberto Gastisiren lehen film luzea estreinauko da gaur, “La Quietud de la tormenta-Gelditasuna ekaitzean
Donostiako zinemaldian erakutsi zan lehenengoz Donostian bertan girotutako filmea. Aurrestreinaldiak izan dira bestalde asteon, Madrilen, Valladoliden eta Donostian. Publikoaren aldetik zein kritikarien aldetik harrera oso ona izan dau orain arte filmeak. Alberto Gastesi zuzendaria oso pozik azaldu da.

Aktoreen lana

Loreto Mauleon, Iñigo Gastesi, Aitor Beltran eta Vera Milan dira aktore protagonistak. Lara eta Telmo Donostiara bueltatzen dira Parisetik, bertan geratzeko asmoz. Etxe bila dabiz eta Danielegaz egiten dabe topo. Daniel eta Lara aurretik ezagutzen ziran. Vera neskalagunagaz bizi da orain Daniel. Esan behar, orain arteko kritiketan, Loreto eta Iñigoren lana goraipatu dala. Zuzendaria bat dator.  “La Quietud de la tormenta-Gelditasuna ekaitzean” euskeraz eta gaztelaniaz eginda dago eta zuri baltzean. Maiatzaren 22an Transilvaniako zinemaldian izango da filmearen nazinoarteko estreinaldia. Gaur iluntzeko zortziretan bitartean, Bilbon izango dira Alberto Gastesi zuzendaria eta Iñigo Gastesi aktorea. Multizineetan eskeiniko dabe solasaldia filmea aurkeztuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00