BFAk behien birus barriak eragindako lehenengo kasuak antzemon dauz lurraldeko ustiategi batzutan

Behien birus barria Durangaldeko eta Lea-Artibaiko ustiategi batzutara heldu da

Alberto Llona: “Birus barriagaitik Bizkaian dagoeneko behi bi hil dira”

Durangaldeko behi bat / Bizkaia Irratia

BFAk behi-birusaren lehen kasuak baieztatu dauz Bizkaian. Dozena bat inguru ei dira baina Alberto Llonak (EHNE Bizkaia) Goizeko Izarretan saioan gaur esan deusku aste honetako beroaren ondorioz eltxo gehiago egongo dirala eta honek gaixoa hedatuko dauela.

Gaixotasun hemorragiko epizootikoa (EHE), gaixotasun biriko ez-kutsakorra da eta eltxo batek kutsatutako behi-aziendei eragiten deutse. Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintza arloak daukazan erregistroen arabera, gaixotasuna Markina eta Durangaldeko ustiategitan atzemon da, Gipuzkoatik gertu. Izan be, uste baino arinago hedatzen dabil gaixotasuna. Joan dan astean, 22 abelgorri egoazan gaixo Gipuzkoan, eta arinegun ehun baino gehiago ziran.

Bizkaian, Neiker enpresak gaixotasuna dagoala baieztatzen daben analisiak egiten dabil. EHNE Bizkaiak daukazan datuen arabera momnetuz behi bi hil dira Bizkaian. Kaltetutako animalia gehienak bi asteren buruan berreskuratu leitekez, lehen sintomak agertu eta tratamendua hasten badau animaliak. «Gripea modukoa dala», adierazo dabe. Birusak ibilteko zailtasunak eragiten ditu, herren eta desorekekin, noraezean izten dauz abelburuak eta muturra eta mingaina gorritzen jake. Horrek jateko eta edateko zailtasuna dakar. Kalentureagaz batera irunstea zailtzen daben zauriak agertzea da arriskurik handiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular