Alex Goitiandia aurrelariagaz egin dogu berba. Lehenengoz jokatuko dau profesionaletan Euskal Herrian

Aimar Aldazabal lagun dauela egingo dau debuta Alex Goitiandiak Jai Alai Winters Series txapelketan

Alex Goitiak Urrutiaren lekua hartuko dau Gernikan

Alex Goitiandia Goiogana markinarrak 22 urte daukaz. Aitaren eta amaren abizenak kontuan hartuta, pelotaria izan behar eban, zestalaria. Eta halantxe da. Gaur, profesionaletan debuta egiteko aukerea eukiko dau Euskal Herrian. Aimar Aldazabal lagun dauela Aritz Erkiaga eta Jon Zabalaren aurka jokatuko dau.

Partidu gatxa dala onartu dau Goitiak. Urrutia-Aimar bikotea partidu bi jokatu eta biak galduta, txapelketatik kanpora geratu da. Urrutia orain Danian dago, eta Goitiak hartuko dau bere lekua. Markinarrak partidu ona egin nahi dau profesionaletan jokatu ahal dauela erakusteko.

Aurrean, Aritz Erkiaga aurrelaririk onena eta Jon Zabala izango ditue. Goitiak badaki gatxa dana zelan jokatu erabagitea. Pelota motela aukeratu ezkero, Zabalaren indarraren mesederako izan leiteke. Biziaren alde eginda, Aritz Erkiagak min egin leike errebotean.

Gernikako Jai Alai pelotalekuan girorik ez da faltako gaur be. Astelehena joan, astelehena etorri, frontoia bete egiten da. Gaur goitiatar eta goioganatar asko batuko dira Alex animetako. Lagunak be hantxe egongo dira. Goitiak guztien babesa izango dau debutean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular