Alex Txikonek bere azken liburua aurkeztu dau, "Manaslu Neguan"

Txikonek bere azken abenturaz berba egiten dauan liburuan espedizinoko atal eta argazki pila baten istorioak kontatu dauz

Alex Txikon: “Sufrimendua konstantea izan da espedizinoan, klabea emozinoen kudeaketea”

Alex Txikon, "Manaslu Neguan" liburua aurkezten, Bilbon / Bizkaia Irratia

2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zan himalayismoaren historiaren parte dan balentria batean. Gaur “Manaslu neguan” liburua aurkeztu dau Bilbon, bere azken abentura kontetako. “Tontorrean sentiduriko emozinoren bat deskribatu beharko banu, ez neban esango poza denik. Bazan hil ala biziko momentu bat, epikarik barik”. Horrela aurkeztu dau bere liburua barria Alex Txikonek, Manaslu igoteko egin eban espedizinoa kontatuz.

Txikonek bere beldur eta sufrimenduez berba egin deusku. Lehenengoz liburuan detaile asko sartu dauzala esanez, espedizinoko argazki pila bat sartuta. Gainera, argitu dau ez dala egon momentu gogor konkretu bat, baizik eta konstantea izan dala gogortasun hori, emozinoen kudeaketea azpimarratuz eta helburua bizirik irtetea zala. Bestalde, liburuaz konkretuki Txikonek azaldu dau idaztea terapeutikoa izan dala, bizitako sufrimenduaren pisua gainetik kentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude