200-300 urte arteko lau gorpuzkin aurkitu dabez Lekeitioko Garraitz uhartean

Lau gorpuzkin topau dabez Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek

Altxor barri bat Lekeitioko Garraitz irlan

Indusketa lanak Garraitzen / Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi zientzia elkarteko kideek, Atabaka kultur elkartekoen laguntzeagaz, Lekeitoko Garraitz irlan urtero-urtero indusketa lanak egiten dabez. Jakina da irla ospetsu horretan orain dala mende batzuk frantziskotarren komentu bat egoala; lanabesak, txanponak… agertu dira aurreko urteetako indusketetan. Eraikinaren zati batek be zutik dirau baina orain arte giza-aztarnarik ez da agertu.

Aurton, abuztuaren amaieran, arkeologoek sorpresa handia hartu eben. Lehenengoz, 4 pertsonen gorpuzkinak  topau dabez. Hipotesien arabera gorpuzkinak irlan bizi ziran praileenak edo ermitaren fudatzailearena izan leitekez. Hori jakiteko ikerketan sakondu behar dabela azaldu deusku Alfredo Morazak Aranzadiko Arkeologia saileko buruak.  Lekeitiarrentzat euren ondarea ezagutzeko beste aurrera pausu bat izan dala esan deusku Atabaka kultur alkarteko Guillermo Ruiz de Erentxunek.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00