Arruabarrena-Aristorenak 'Estudio de alteraciones cooperativas en reguladores epigéneticos como promotoras del cáncer de mama' lana egin dau

Programa honen bidez, 40 urtetik beherako bost emakumezko ikertzaile nazionalen lanak goraipatzen dira

Amaia Arruabarrena-Aristorenaren ikerlanak «For Women in Science» programearen sari bat jaso dau

Amaia Arruabarrena-Aristorena / Bizkaia Irratia

Amaia Arrubarrena-Aristorena ikertzaileak eta bere taldeak bularreko minbiziaren erregulazino epigenetikoaren oinarriak ezarri nahi dabez, pazienteentzako terapia pertsonalizatuak ezartzera bideratutako ikuspegi mekanistikoa lortzea izanik, azken buruan, helburua. Donostian jaioa, Arrubarrena-Aristorenak ibilbide nabarmena dauka Espainiako estatuan eta baita nazinoartean be. Gaur egun ikertzaile nagusia da Euskal Herriko Unibertsitatean.

L’Oréal-UNESCO ‘For Women in Science’, emakumeen lidergo zientifikoa babesteko programa globala

L ‘Oréal-UNESCOFor Women in Science’ ekimenak 25. urteurrena ospatuko dau aurten nazinoarte mailan. Denbora tarte horretan, 82 zientzialariren baino gehiagoren karrera bultzatu dau ekimen horrek. 1.320.000 euro banatu dauz laguntzetan. Programak mundu osoko bost zientzialari ospetsu saritzen dauz urtero, kontinente bakotxeko bat. 1998an sortu zan programea, 117 herrialdetan dauka presentzia eta hasieratik 3.900 zientzialari aintzatetsi dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00