Osakidetzan Lehen Arreta sendotzea ezinbestekoa da kalidadezko zerbitzua emoteko. Langile gehiago behar dira horretarako SATSE sindikatuaren arabera. Eta pandemia baino lehen, erizainek egiten eben lan bat berreskuratzea be beharrezkotzat joten dabe, kronikoen jarraipena egitea hain zuzen. Amaia Mayor, SATSE sindikatuko koordinatzailea alkarrizketatu dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.
Lehen Arreta sendotzeko erakargarria egin beharko litzateke. Horretarako beharginen lan baldintzak hobetu beharko litzatekez Mayorren eretxian. “Erizainen kasuan, gaur egun erizain gazteak badagoz baina kolektiboa transizino momentu bat bizi da” zehaztu dau SATSEko koordinatzaileak. Unibertsidadeetan plaza kopurua handitu egin beharko litzateke eta eskakizun hori egin deutse erizainen sindikatutik Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.