Biden eta Trumpen etorkizunari buruz berbaz jardun dogu Amaia Uribe kazetari bizkaitarragaz

Uribek bost urte emon dauz New Yorkeko EITBren korrespontsalian

Amaia Uribe: “Estatubatuarrei kanpo politikea ez jake askorik interesetan, ekonomia eta euren poltsikoa baino”

Amaia Uribe / Bizkaia Irratia

Pablo Ibarren epaiketea, George Floyden hilketea, hauteskundeak, pandemiak AEBetan izandako eragina, Oscar Sariak… Horreek guztiak eta gehiago kubridutea tokau jako Foruan jaiotako kazetariari. Bost urteko epean arlo profesionalean zein pertsonalean master bat egin dauela esan deusku bere etxetik 5.700 kilometrora egon dan Amaia Uribek, EITBko kazetariak.

“Donald Trumpek kazetaritzeari kalte handia egin deutso, batez be lanbidearen sinisgarritasunari” esan deusku Uribek. Prentsa agerraldietan kazetari batzuk hatzamarragaz seinalizetan ebazala be gogora ekarri dau. Uriberen eretxian errepublikarren artean orain lehia bizia zabalduko ei da 2024ko hauteskundeetako hautagaia aukeratzeko. Bidenen etorkizunari buruz galdetuta kazetari bizkaitarrak dino egungo presideneta oso zaharra dala eta gatx ikusten dauela hautagai lez errepikatzea.

AEBetako biztanleek Ukrainako gerraz daben pertzepzinoaz, inflazinoaz, euskal diazporaz edo armen erabileraz berba egin dogu luze eta zabal Amaia Uribegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00