Gure bizitzearen herena lotan pasetan dogu

"Loari gero eta ordu gehiago kentzen deutsaguz" salatu dau Gurutzetako Ospitaleko neumologoak

Amaia Urrutia: “Telefonoaren erabilerak burmuineko argi urdina piztu eta loa kaltetzen deusku”

Gizon bat lotan / Pexels

Populazioaren erdiak zazpi ordu baino gitxiago lo egiten dau eta %40k insomnio arazoak dauz. “Bizitzaren herena lo pasetan dogu. Loaren arazoak, gizartearen bizimoduaren ondorio dira. Gero eta ordu gehiago kentzen deutsaguz loari” esan deusku Gurutzetako Ospitaleko loaren unidadeko Amaia Urrutia neumologoak.

Arazoak edukita eta ondorioak ikusten hastean medikuarenera jo beharko geunke. Garrantzitsua da atseden hartuta egoteko behar diran ordu kopuruak lo egitea. “Oheratzean telefono mobilaren erabilerak burmuineko argi urdina piztu eta loa kaltetzen deusku” esan dau Amaia Urrutiak. Botika askok loaren kalidadea kaltetzen dabe. “Lotarako pilulak epe laburrerako erabili beharko litzatekez eta ez epe luzean. Loaren higienea zaindu behar da” esan deusku Amaia Urrutiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00