Sagrado Corazon ikastetxeko gaztetxoak bertsolari

Bertsotan ikastetxe zelangoa dan kantatu dabe

Amak eskertu dabez bertsotan Sagrado Corazon ikastetxekoek

Zortziko Txikia irratsaioan parte hartu daben gaztetxoak. / Bizkaia Irratia

Gaztetxoen gurasoak, baina bereziki amak izan dira protagonista irratsaioan. Errekalde auzoko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak izan dira aste honetako bertsolariak. Ikastetxea zelangoa dan kantatu dabe lehenengo bertsoaldian. Gero, Miren Amurizak eta Maddalen Arzallus bertsolariek “Asko maite zaitut ama” izenburuagaz egindako bertsoak kantatu dabez.

Bertsoak jolaserako be badirala erakusteko, asmakizun parea eta oin ezkutu parea proposatu deutsiez entzuleari.

Zortziko Txikia zapaturo izaten dogu irratsaioa da. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz ikastetxez ikastetxe beren beregi irratsaiorako prestatutako bertsoak dira nagusi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular