Etxebarriko txirrindulari ohia alkarrizketau dogu Herriz Herri saioan

Txirrindularitzatik erretirau zanetik, irakaskuntza munduan dabil

Amets Txurruka: “Momentuan ez neban behar beste balorau 2007ko Tourrean lortutakoa”

Amets Txurruka 2011.ko Milan-San Remo lasterketan / Wikimedia Commons

Amets Txurruka txirrindulari ohiagaz amaitu dogu Etxebarriko Herriz Herri saioa. Etxebarrin jaioa, 41 urteko txirrindulari ohia gaur egun irakaskuntza munduan dabil lanean. Berak azaldu deuskunez, txirrindulari profesional lez hasi baino lehen horretan ibili zan eta erretirau ostean barriro bueltau zan irakaskuntzara. Heziketa Fisikoko irakaslea da.

Amets Txurrukak 2006. urtean debutau eban txirrindulari profesional lez Barloworld taldeagaz. Gero, Euskaltel-Euskadi taldera (2007-2012) igaro zan eta bere kirol bizitza ia osoa taldean egin eban. Caja Rural eta Orica GreenEdge taldeetan be korridu eban, txirrindularizatik erretirau orduko.

Lortutako garaipenen artean, Asturiaseko Itzuliaren sailkapen nagusia eta etapa bat, Tour de Gevaudan Languedoc-Rousillon lasterketearen sailkapen nagusia, eta etapa bana Norvegiako eta Beauceko Torretan. Bere lorpenik handiena 2007ko Frantziako Tourreko txirrindularirik lehiakorrenaren saria izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular