Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea Boroa, Etxano, Euba eta San Migeleko auzotarrakaz batu da, landa-eremuetan bizi diren zornotzarrakaz. Gainera, informazino esku-orri bat bialdu dau landa eremuetako etxe guztietara, jakinaren gainean egon daitezan eta ekimenean aktiboki parte hartzeko aukera izan dagien. Helburua da auzoetako jarduera bateratuko dauan programa bat egitea, besteak bestek, kultura, kirola edo gizarte-jarduerak barne hartuko dituana.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urrats esanguratsua emon dau herriko auzoak integratzeko eta dinamizatzeko bidean, landa-eremuetako bizilagunekin topaketa zuzenak eginez. Bilera horreek Boroa, Etxano, Euba eta San Migelekoekaz egin ditu. Bilera horrek Bertokoak berton programearen parte dira, eta helburu dabe auzoetako jarduera bilduko dauan programa bat osotutea, hainbat arlo barne hartzen dituena: kultura, kirola, arlo soziala…