Caritasen arabera Euskadin azken urteetako pobrezia daturik onenak dagoz baina ez dira 2008ko pobrezia datuak hobetu. Gaur, pobreziaren aurkako nazinoarteko egunean Bizkaiko Caritaseko Ana Sofi Telletxea alkarrizketatu dogu. Nahiz eta herritar asko konturatu ez Euskadin, Bizkaian, Bilbon eta herri askotan pobrezia emoten da. Gaur egun EAEn 100 mila pertsonak pobreza jasaten dabe eta 422 mila lagun pobrezian sartzeko arriskuan dagoz. Bestalde 3.300 pertsona inguru etxe barik, kalean bizi dira. Caritasetik salatu dabenez Euskadi zero-pobrezia kontzeptutik urrun dago hondino. Euskadiko Caritas EAPN sarearen barruan eta gaur eguerdian pobreziaren aurkako plataforma horrek komunikadu bat argitara emongo dau.
Gitxieneko soldatea
Espainiako Gobernu barria eratzeko negoziazinoetan alderdi batzuek esan dabe gitxieneko soldatea ostera be altxau behar dala. Sumarrek dino bataz besteko soldatearen %70ekoa izan beharko leukela. PSOEk ostera %60koa. “Gitxieneko soldatea pobreziagaz amaitzeko baliabide bat da, soldata hori gehitzea pobrezian eragina dauka soldata horretara heltzen diranak pobreziatik gertu dagozalako” azaldu dau Ana Sofi Telletxeak.
Trapesiztak programea
Familia sarerik ez dauken 450 gazte etorkini lagundu deutse Jaurlaritzako Trapezistak programeak. 116 gaztek euren helburuak lortu dabez, eta bizitza proiektu bat jarri dabe martxan. 25ek barriz, amaitu baino lehen itzi behar izan dabe programea. Programan parte hartu daben gazte gehienak gizonezkoak dira. Senide barik heldu dira Euskadira, Marokotik, Aljeriatik edo Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik. 22 urte daukez bataz beste. Gehienek lehen edo bigarren hezkuntza ikasketak daukiez, euren jaioterrian eginda, eta hamazortzi hilabete baino gehiago daroez Euskal Herrian. Trapezistak programaren ekarpena azpimarratu deusku Caritasetik Ana Sofi Telletxeak. Programatik urteteko muga bakarra 25 urte betetea da, eta kasu horreetan, behar izanez gero, bi urteko luzapena eskaintzen jake erabiltzaileei.