Euskadin Caritasek 34 mila baino pertsona gehiagori lagundu deutse 2022an. Bizkaian, 11.900 lagun baino gehiagori lagundu deutse, erdia baino gehiago emakumeak izanda. Carlos Bargos Caritas Bizkaiako zuzendariaren esanetan, “Bizkaiko herritarren %20k pobreziarekiko arazo larriak daukaz”.
Goizeko Izarretan Ana Sofi Telletxea (Caritas Bizkaia) alkarrizketatu dogu. Telletxeak iraupen handiko lanbakoen egoerea azpimarratu dau krisi honen ondorio lez, eta gazteen soldata baxuei bere garrantzia emon deutse.
Bere berbetan, zaintza lanean dagoan emakume batek, etorkina edo formakuntza baxukoa bada, gainera bakarrik egonda, konbinatu behar dau lan kaskarra, zainketa, eta etorkina bada bere integrazino prozesua. Ez dauka denborarik formakuntza bat egiteko, bere egoera aldatzeko. Egoera honetan dagozan pertsonen kasuak azaldu deuskuz Telletxeak.