Elkarrekin Podemos-IUren Bilboko alkategaiak esan deusku aurreko agintaldiak Bilboko preminak ezagutzeko balio izan deutsola

Euron kezkak bilbotarren kezkak ei dira

Ana Viñals (Elkarrekin Podemos-IU): “enplegua, etxebizitza, zerbitzu publikoak eta larrialdi klimatikoa dira gure lehentasunetarikoak”

Etxebizitzarena da ardura handiena, jenteak arazo ugari daukazalako alokatzeko zein erosteko. 13.000 bilbotar baino gehiago ei dagoz etxea alokatzeko zain, gehien-gehienak 21.000 eurotik beherako diru sarrerekin. %28 gazteak dira, 38 urtetik beherakoak. Bataz besteko soldatak 1.400 eurokoak dira eta alokairuak 1.000 eurokoak. Eurok alokairuaren alde egiten dabela azaldu deusku, baina alokairuak prezio eskuragarriak ipini behar dirala, pertsona askok daukiezala etxebizitzak hutsik eta erakundeetatik etxeok alokairura prezio egokian ataraten lagundu behar jakela. Holan parke publikoa zabaldu gura dabe. Bilbon 2.100 etxebitzia dagoz hutsik eta asko bankuenak dira. Horreek parke publikora bideratu behar ei dira. Espainiako gobenuak onartu barri dauen etxebizitza legea lagungarri izango dala uste dabe.  Bilboko erdigune eta auzoen artean desorekak dagozala deritze Elkarrekin Podemos-IU-n eta guztientzako tratu bera aldarrikatzen dabe, bazterkeria eta klasismorik barik. “Auzokide” programea dagoela azaldu deusku Ana Viñals-ek, baina ez dala ekitatiboa, barruti guztietara diru kopuru bera bideratzen dalako.

Turismoan prebentzino neurriak

Turismo arloan arazorik ez sortzeko prebentzino neurriak hartu beharra dagoela uste dau Ana Viñalsek. Bilbon gero eta turista gehiago dabil eta momentuz ez da arazo handiegirik sortu, baina Donostia, Barztelona edo Madrileko egoeretara ez heltzeko neurriak hartu behar dirala. Tasa turistikoa ezartea beharrezkotzat joten dabe, zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Etxebizitza turistikoen kontrola egin beharra ei dago, eta turismo lokalaren aldeko apustua egin.

Segurtasuna

Nahiz eta Bilbo segurtasun bako uria ez izan, segurtasun arazoa egon badagoela uste dau Viñals-ek. Erronka handia ei dago,  nahiz eta erreza ez izan. Bilboko Segurtasun Ituna nabarmendu deusku, alderdi guztiek onartutakoa. Horrek lan egiteko espazioa eskeintzen ei dau, datuak batu, aztertu eta guztien artean konponbideak topetan ahalegintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular