"TAO sistema barria erabagiteko modua ez da gure gustokoa izan" esan dau Ana Viñalsek

"Bilboko ordenantza fiskal batzuk pezetetan dagoz hondino" salatu dau Podemoseko zinegotziak

Ana Viñals: “Ezin da birika berde bat indartu nahi eta aldi berean aparkalekuak eregi”

Ana Viñals (Bilboko Elkarrekin Podemos) / Bizkaia Irratia

Hasi barri dogun hilabete honetan, Bilbon TAO zerbitzu barria izango dogu. Zerbitzu barria ezartea beharrezkoa zala uste dau Ana Viñalsek, Bilboko udaleko Elkarrekin Podemoseko zinegotziak. Baina erabagiteko modua, ez da izan Elkarrekin Podemosen gustokoa.  Zerbitzu barriaren aurkezpenean, Nora Abete zinegotziak azaldu ebanez, helburua, aparketako eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka lortzea izango da. Informazino guztia Bilboko Udalaren webgunean agertzen da eta Viñalsek esan deusku bilbotarrek webgune horretan adi begiratuko beharko dabela TAO zerbitzuak nobedade asko dakarzalako.

Emisino Baxuen Gunea izentau barik dago hondino eta Elkarrekin Podemoseko ziengotziak dino proposamen hori eurek 2019an egin ebela eta igaztik Aldaketa Klimatikoaren Legea indarrean egon arren hondino Bilbon EBGa ez dala onartu.

Bilbon Deustun moztu diran eta Artxandan moztu gura dabezan arbolei jagokenean Viñalsek bere talde politikoaren hasarrea erakutsi dau.  “Ezin da Bilbon birika berde bat indartu nahi eta aldi berean aparkalekuak eregi” salatu dau Ana Viñalsek. Obra barri bat hasten dan bakotxean zenbat zugatz eta non jarri behar diran zehaztu behar dala gaineratu dau zinegotziak.

Buru osasunari buruz, ordenantza fiskalei eta Bilboko Podemos-Ahal Dugu alderdiak egindako asteburuko topaketeari buruz be berba egin dogu Ana Viñalsegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular