Fantasia eta misterioa buztartzen dira euskeraz kaleratutako bere lehen lanean

"Sorginaren hil ala biziko sekretua" liburua argitaratu dau

Anastasia Atutxa: “Txikitatik naz idazle”

Anastasia Atutxa idazlea / Anastasia Atutxaren Facebook

Anastasia Atutxaren “Sorginaren hil ala biziko sekretua” liburua aurkeztu da egunotan Zeanurin. Inglaterran bizi dan ikertzaile eta idazlea da Anastasia Atutxa. Bost liburu argitaratu dauz orain arte ingelesez eta honakoa, euskeraz kaleratutako lehenengoa da. Esan deuskunez, txikitatik da idazle. Hamasei urte eukazala Urruzuno saria irabazi eban. Herritarren zientziarekiko interesa piztea da bere nahia liburuak argitaratzerakoan. Zientzia fikzinoa eta fantasia idazten dau batez be.

Euskerazko lehenengoa

Sorginaren hil ala biziko sekretua”, euskeraz idazten dauan lehen lana da. Ibaizabal argitaletxeagaz kaleratu dau. Orain artekoak, ingelesez idatzi dauz Stacey Keystone izenburuagaz. Idazle independiente modura argitaratu dauz ingelesezko lanak. Errazagoa dala esan deusku. Fantasia eta misterioa buztartzen dauz euskeraz kaleratutako lehen liburuan. Hemeretzigarren mendean kokatzen da istorioa. Nagore Garmendia da protagonistea eta berea da gorde beharreko sekretua, bere senarraren heriotzaren ganekoa.“Sorginaren hil ala biziko sekretua” Zeanurin aurkeztu eban aurreko astean eta Durangoko Azokan be izan zan. Anastasia Atutxa idazleak dino nerabeei zuzendutakoa izan arren nagusiek be irakurtzea nahiko leukela. Aitortu dauanez, jarraipena emon nahi deutso istorioari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular