ArteDrama Euskal Laborategia antzerki topaketak egiten dabilz Aulestin hamazortzigarrenez

Sei emonaldi ikusteko aukerea dakar ArteDramak, gauero, Aulestiko frontoian

Ander Lipus: “Arte eszenikoetan osasuntsu gagoz”

Urtero-urtero arte eszenikoak euskaraz lantzen dabezan aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak Aulestin alkartzen dira ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) topaketetan. Sei egunez euskal antzerkigintzearen topaleku bihurtzen da Lea Artibaiko herri hau. Aurtengo edizinoa apirilaren 15era bitartean egingo da.

Ander Lipus ArteDramako kideak azaldu deuskunez, topaketek zutabe bi daukiez: formakuntzea eta zuzeneko emonaldiak. Danetara 16 ikasle dagoz aurten eta sei irakasle: Myriam Perez Cazabon, Iñaki Rikarte, Ane Sagues, Oier Zuñiga, Itziar Manero eta Ander Lipus bera. Ikasleak kanpoan itxi behar izan dabezala esan deusku Lipusek.

Antzerki eskolez gain, publiko orokorrago bati begirako eskaintzea be egongo da gauero topaketetan. Aulestiko frontoian izango dira emonaldi guztiak, 21:30ean. Sei ikuskizunetatik lau debalde izango dira eta azken bietako sarrerak Ilunzar tabernan erosi ahal izango dira, bost euroren truke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular