Luhuson estreinatu ostean Markina-Xemeinen izan da Hegoaldeko estreinaldia

2020ko Zaldibarko zabortegiaren gertaerea eta pandemia dira antzezlan barri honen ardatz nagusiak

Ander Lipus: “Orain arteko ekoizpenik handiena da “Hondamendia””

"Hondamendia" antzezlana / Artedrama antzerki konpainia

Axut eta Artedrama antzerki konpainiek alkarregaz sortutako antzezlan barria da “Hondamendia“. Urriaren 14an estreinau zan Luhuson. Ikasleentzat eskeini eben lehenengo goiz partean eta iluntzean publiko guztiarentzat. Urriaren 16an, Markina-Xemeinen izan zan Hegoaldeko estreinaldia MarKarte jaialdiaren barruan.

2020ko gertaerak

2020. urtean Zaldibarko zabortegian izan zan gertaerea eta handik lasterrera hasitako pandemia dira “Hondamendia” lanaren ardatz. Gertaerak jaso eta lasterrera proposatu eban Ximun Fuchsek gertatutakoa antzezlan baten bitartez azaltzea. Fuchs bera da antzezlanaren zuzendaria. Idazlea, barriz, Harkaitz Cano da. Ertz asko ikutzen dauz lanak, tartean, komunikabideen zeregina, politikariena…norberak egin beharreko autokritikea…

Protagonistak

Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Gimera, Eneko Gil, Ane Sagues eta Jon Ander Urresti dira aktore protagonistak. Bakotxak, pertsonaia bat baino gehiago daukaz. Maite Larbururen kasuan, esan behar, musikaz be arduratu dala Asier Ituartegaz batera. Ander Lipusen esanetan, Artedrama eta Axut konpainien arteko ekoizpen handiena da “Hondamendia”.

Birea

Axut eta Artedramak Euskal Herrian zehar eskeiniko dabe “Hondamendia”. Donostian izango dira hileon. Zemendian, Eibarren, Arrasaten, Larresoron, Hendaian, Bilbon, Hernanin, Santurtzin eta Lesakan izango dira. Abenduan, Zarautzen, Gernika-Lumon eta Leitzan ikusi ahal izango da. Frantzian eta Espainian eskaintzeko asmoa be badaukie.

Ander Lipus aktoreagaz urriaren 14an, estreinaldiaren egunean egin gendun berba Bizkaia Irratian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular