Umeen gaixotasun desbardinakaz lan egiten daben 4 alkarte laguntzeko asmoz, bizikletan Euskal Herria perimetralki zeharkatuko dabe. Alkarte horreek, ASPANOVAS, ASPANOGI, ARNASA eta BIHOTZEZ dira.
Pedalkadak kirol alkartea, Berriatuan kokaturik dagoan kirol alkarte bat da. Talde honek, kirola sustatu eta kirol ekimenak antolatzeaz gain, gizarte ekimen eta proiektu solidarioak antolatzeko helburuz be jaio zan.
Hori dala eta, 2015. urtean Helmugak proiektua martxan jarri zan. Proiektu honen helburuetako bat euskerea, kirola, natura eta pertsonen baloreak alkartuz, mundu mailako txoko desbardinak ezagutu eta gizarte ekimen eta proiektu solidarioei laguntzeko kanpainak martxan jartea da.
Proiektuaren ardatz garrantzitsuenetako bat pertsona da eta pertsonek egin leikien ekarpen solidarioa. Horregaitik, kirol proiektu bakotxagaz batera, ekintza solidario bat egiten saiatzen dira, tokian tokiko beharrizanen arabera. Gaur Lau Haizetara Ander Txakartegi euki dogu honetaz guztiaz berbaz.