Bilboko txokorik zaharrenean emakumeak ez onartzea kritikau dau Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak

Miren Elgarresta (Emakunde): "Legeak sexuaren araberako diskriminazinoa zigortzen dau, Bilboko txoko bati buruz txosten bat egiten gabilz"

Emakunde andrak onartzen ez dauzen txoko bat ikertzen dabil

Miren Elgarreta (Emakunde) / Irekia

Emakumeentzat gero eta arreta zerbitzu gehiago izateak, salaketak areagotzea ekarri dau Emakundeko zuzendariarentzat. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko biolentziaren ganeko Behategiak egin dauan txosten batek dino, EAEn %20 egin dabela gora emakumeek jarritako salaketek. Azken hiru hileetan 1590 kasu zenbatu dira. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendari barriak Bizkaia Irratiari esan deutso, emakumeentzat gero eta arreta zerbitzu gehiago egoteak, salaketak areagotzea ekarri dauala.

Txokoetako diskriminazinoa

Bestalde, txoko batzuetan emakumeek sarrerea galazota eukitearen ganean be egin dogu berba Emakundeko zuzendariagaz. Gogoratu, aurreko astean gertatu zala Bilboko txokorik zaharrenean, emakume kazetari bati ez eutsiela sartzen itzi. Honen ganean, Elgarrestak esan deusku, txosten bat egiten ari direla. Honetan, gomendioak emongo deutsiez alkarteari. Bide beretik jarraitu ezkero, alkarte horrek ezingo leuke diru publikorik jaso.

Kongresua Gasteizen

Bihar bitartean, “Gizonak maskulinidadeak eta politika publikoak” izeneko kongresua hasiko da Gasteizen. 15 urte daukazan “Gizonduz” ekimena aztertuko da bertan besteak beste. Miren Elgarrestaren esanetan, garrantzitsua da konturatzea, gure kulturan ontzat emon diran sinismen batzuk desbardintasunak areagotzen dabezala. Iñigo Urkullu Lehendakariak zabalduko dau bihar Gasteizeko biltzarra, 500 lagunek emon dabe izena eta maila handiko hizlariak egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular