"Mujeres sacerdotes ¿Cuando?" liburua uri askotan aurkeztu dabe

Mari Jose Aranak 42 lekukotzatan oinarritutako liburua kaleratu dau

Andrazkoen abadetzeko grina, askoren ezina

Peio Telleria eta Mari Jose Arana / Bizkaia Irratia

Mari Jose Aranak eta Adelaide Baraccok emakumeek etorkizunean abade bihurtzeko aukerei buruzko liburua idatzi dabe. Mari Jose Arana monjea da, hainbat hamarkadatako hartuemona dauka Eleizeagaz eta liburua sortzeko 21 andrazkoen eta 21 gizonen lekukotzak batu dauz. Liburu honek abadetzeko bokazinoari begiratzen deutso. Begirada horri erantzunak emoten ahalegindu dira ikuspuntu sozialetik eta teologikotik.

“Emakumeek bokazinoa dabe baina ez dabe abade izateko eskubiderik. Hori da garrantzitsuena. Eleizan gero eta abade gitxiago dagoz eta zergaitik ezin dira emakumeak abadetu?” galdetu dau  Mari Jose Aranak.

Pello Telleria Caritaseko boluntarioa da eta gaiaz bere eretxia emon dauen gizonetariko bat izan da. “Andrak abadetzetik kentzea Eleizearen erabagi bat izan da historian baina ez dauka zerikusirik fedearen oinarriarekin, hau da ebanjelioarekin, ezta Eleizak daukazan dogmekin be” azaldu deusku.

“Mujeres sacerdotes ¿Cuando?” liburua uri askotan aurkeztu dabe, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Gernikan, Bartzelonan, Madrilen, Sevillan… Era berean alemanieraz itzuli dabe eta laster ingelesez eta italieraz be egongo da. Asko saltzen dabilela esan deusku bere egileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular