Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa

Ibon Martin idazlearen azken lanaren euskerazko bertsinoa aurkeztu da

Ane Cesteroren azken kasua ‘Arima Beltz’ eleberrian

Ibon Martin idazlearen 'Arima Beltz' eleberria / Bizkaia Irratia

Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizarrek euskeratu dau Ibon Martinen eleberria. Gaur esan deuskunez, euskeraz idaztea gurako leuke berak.

Meatzaldean oraingoan

Ibon Martin idazlearen lanen ezaugarrietariko bat istorioen kokalekua izaten da. Oraingo honetan Bizkaiko Meatzaldea aukeratu dau. Trapaga, Gallarta eta Ortuellako meategiak agertzen dira istorioan. Internet sarean informazinoa bilatzeaz gain, idazleak egonaldia egiten dau inguruan, herritarrak eta ingurua ezagutuz. Meatzaldea, orain arteko paisaia bereziena izan dala azaldu deusku. Ane Cestero oraingo lan honetan ez da ertzaina. Bota egin dabe bere lanpostutik. Meategiak barriro zabalduko direla iragartera doan Teresa Etxegarai enpresariaren hilketa argitu beharko dau istorio honetan. Horrez gain, Julia bere lankide ohiaren eskari bat be jasoko dau beste misterio bat argitzeko. Ikerketarik zailena eta bereziena da Arima Beltz eleberrian daukana egilearen esanetan. Cestero, Ibon Martinen lanetan azkenengoz agertuko da.

Medikua, hurrengo protagonistea

Durangoko Azokara begira, Ibon Martin idazlea amaitzear da eleberri barria. Lekeition kokatuko dala aurreratu deusku eta protagonistea gizonezkoa izango dala, medikua oraingoan. Hori bai, misterio bat argitu beharko dau honek be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00