Giza balio etikoetan oinarritutako lana da eta Usansoloko herriari eskaini deutso

Usansoloko idazleak 'Ipuin antzeko alegia baliosak' liburua argitaratu dau

Antton Irusta: “Egin behar doguna da alkarri begiratu eta gehiago kontatu”

Antton Irusta usansolotarrak 50 lan baino gehiago kaleratu dauz honezkero, liburu, ipuin eta itzulpenen artean. Ipuin antzeko alegia baliosak argitaratu barri dau, eta Herriz Herri saioan izan gara berbetan idazle eta ipuin kontalariagaz.

Liburu honetan 50 ipuin labur inguru batu dauz, giza balio etikoetan oinarrituta. Besteak beste, adiskidetasuna, kooperazinoa, bakea… moduko balio etikoak landu dauz, bai irakaskuntzari begira, bai gurasoei begira. “Hazkunde pertsonaleko kontakizunak dira, balioez eta emozinoez berba egiten dabenak, ez bakarrik haurrentzat, helduentzat be idatzitakoak dira. Seguru nago arrasto garrantzitsua itxiko dabela irakurlearengan” azaldu deusku Antton Irustak.

Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarragaz batera kaleratu dau Ipuin antzeko alegia baliosak. Mikel Zarateren omenez kaleratutako liburua dala gaineratu deusku egileak, eta Usansoloko herriari eskainitakoa. Aurreko hainbat lan lez, Antton Irustak autoeditautakoa da honakoa be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular