AZTIren 2023ko Bioman kanpainearen behin-behineko emaitzak dira

Espeziearen iraunkortasuna bermatuta dago eta bere egoera ona be bai

Antxoak egoera onean jarraitzen dau: 143.000 tona Bizkaiko golkoan

AZTIko ikertzaileak antxoak hartzen / Bizkaia Irratia

Bioman urteko kanpaina zientifikoaren emaitzen arabera, antxoa helduaren behin-behineko biomasa 143.000 tonakoa da Bizkaiko golkoan. Zifrek espeziearen iraunkortasuna bermatzen dabe, antxoaren arrantzaren iraunkortasuna bermatzeko muga ezartzen daben 21.000 tonen oso gainetik kokatuz.

AZTI zentro teknologikoak maiatzean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko
Arrantza Idazkaritza Nagusiko Emma Bardan eta Vizconde de Eza ontzi ozeanografikoetan
jasotako laginak aztertu ondoren aurkeztu ditu horrek emaitzak.
Bioman 2023 kanpainaren biomasaren zenbatespena batez besteko historikoaren (75,000t)
oso gainetik dago, eta erreklutamendu handia erakusten dau (urtebeteko aleen % 81)
seriearen ehuneko historikoekin alderatuta.
Antxoa bizitza laburreko espezie bat da (3 urte inguru), eta erreklutamenduaren (urtebeteko aleak) egoeraren araberakoa da neurri handi batean. Horregaitik, urtebeteko aleen kopurua hain altua izatea, bere egoera ona baieztatzen dau.AZTIko Arrantza kudeaketa jasangarrien aditua dan Leire Cittores izan da gure artean gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular