Tapia: "Urdaibain lehengoratuko dan zonaldea Guggenheim barria egiteko pieza bat izan daiteke"

"Parke eolikoen proiektuak ezinbestekoak dira eta azkartu behar dira"

Arantxa Tapia: “Prestige-aren hondamendiak euskal arrantzaleen konpromisoa erakutsi euskun”

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburua / Bizkaia Irratia

COP27az, erregai fosilen finantziazinoaz, Mondragon Taldearen biharko batzar nagusiaz, parke eolikoen prozesuak azkartzeko aukerez, Urdaibai Guggenheim proiektuaz… berba egin dogu EJko sailburuagaz.

Egiptoko klimaren aldaketaren aurkako goi bileran Euskadik nazinoarteko beste 45 eskualdegaz batera klima-finantzazinoa handitzeko agiria sinatu dau. Dokumentu honen bidez politikak egokitzeko ekimenak azpimarratu gura dira batez be lehorteei edo uriolei aurre egiteko.

Ikertzaile askok dinoe inbersino berdeak egon arren admnistrazinoetatik erregai-fosilak diruz laguntzen dirala eta azken hori egiteari itzi behar jakola. “Garai konplikatuetatik gatoz eta denbora behar da trantsizinoa egiteko. Energia mota guztien prezioa gora joan da eta Ukraniako inbasioaren ondoren are gehiago;  horrek alternatibak bilatzera eroan gaitu, baina ez dira egun batean sortzen. Energia barriztagarrien eta bertako industriaren alde egin behar da, eta erregai fosilei alternatiba bilatu behar jake. Horretarako denbora behar da. Denbora horretan gure herriak ezin dira mantendu energia barik” zehaztu dau Tapiak.

Parke eoliko bat ideia danetik gauzatzen dan arte 6 edo 7 urte pasetan dirala azaldu dau sailburuak. “Denbora hori azkartu behar da proiektu honeek ezinbestekoak diralako. Herriarentzat hain beharrezko izanda enpresak eta biztanleak parte hartuta proiektuei beste berme bat emon behar jake eta prozesuak azkartu” aldarrikatu dau Arantxa Tapiak.

Bestalde Urdaibain lehengoratuko dan zonaldea Guggenheim barria egiteko pieza bat, aurrekari bat izan daitekela iradoki dau sailburuak. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailak lehengoratze horretarako 5,3 milioi euro aurreikusi dauz.

Mondragon Taldeak bihar egingo dauen batzarraz galdetuta Tapiak azaldu dau Jaurlaritzak hartu diran erabagiak errespetuz hartuko dauzela. Ulmak edo Oronak MCCtik urteteko hartu leikien erabagiaz galdetuta sailburuak esan dau Jaurlaritzaren lana bidelagun izatearena dala eta krisi sasoian kooperatibek daben erresilientzia azpiarratu dau.

Prestige-aren hondamenditik 20 urte beten diran honetan sasoi hareko euskal arrantzaleen konpromisoa goratu dau Eusko Jaurlaritzak. “Gure kostaldea babesteko lan ikaragarria egin eben.“Hondamendiari aurre egiteko modu egokian jardun eben, garrantzitsuena alkarlana izan zan” zehaztu dau Tapiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular