Bilboko Santo Tomas azokeak gabonetan jaki ederrez gozetako modua emoten dau

Baserritarrek egiten daben lana itzela da

Arantza Atutxa: “Sektoreari ikusgarritasuna emoteko aukera ederra hau”

Arantza Atutxa Ingurune Natural eta Nekazaritzako diputaduak esan deusku baserritarrek lan itzela egiten dabela: kalidadeko produktuk naturalak ekoiztu, ingurumena zaindu, landa eremuaren orekea mantendu…batzuetan produktuen prezioez kexatzen garela esan deusku, baina egiten daben lan guztia kontuan hartu behar dala.

Lehenengo sektorearen erradiografia egin deusku Atutxak, eta esan deusku batez be familia ereduko ekoizle txikiek osotzen dabela.

Erronka handiak dagoz sektoeran, besteak beste belaunaldi aldaketea. Horretara bideratutako laguntzak eta programak euki badaukaz Aldundiak, tartean Gaztenek izenekoa. Aurton 13 gazte hasiko dira baserri zereginean programa honen bidez. Azken hamar-hamaika urteetan 230 inguru sartu dira.

Bestelako laguntzak be egon badagoz sektorerako, besteak beste inbertsinoetarako. Arantza Atutxak easn deusku sektoreko eragileekin dabilzala erabagiak hartzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular