Ganbaran egindako lana azpimarratu behar

Unai Mendiburu nagusitu zan laugarren kanporaketan

Aretoa gainezka Erandion

Unai Mendiburu / Bizkaia Irratia

Unai Mendiburu nagusitu zan Erandion, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketan. Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu zan domekan saioa. Peio Molinuevok azpimarratu dauanez, aretoa bete egin zan eta berrehun bertsozale baino gehiago batu ziran bertan. Idoia Anzorandia izan zan gai-jartzailea. Epaileak barriz, Ainhoa Arregi, Beñat Romero, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azula. Idazkari lana, Itziar Basterretxeak egin eban.

Ganbarako lanean nagusi

472,5 puntu lortu ebazan Unai Mendiburuk. Ganbaran egindako lana azpimarratu eban epaimahaiak. Hamarreko txikian eta zortziko handian be puntu nahiko lortu ebazan. Kanporaketea irabazita, Mendiburu Santurtziko finalaurrekoan arituko da zemendiaren 18an. Imanol Uria geratu zan bigarren 448 puntugaz. Ezustekoa honakoa Peio Molinuevorentzat, irabaziko ebalakoan egoalako. Hirugarren barriz, Paule Ixiar geratu zan 442,5 puntugaz. Igor Garlarzak 430.5 lortu ebazan, Ander Sarriugartek 419,5 eta Garazi Navarrok 411,5.

Hurrengoa Igorren

Hurrengo saioa Igorreko Lasarte aretoan izango da urriaren 29an arratsaldeko bostetan. Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariak arituko dira bertan. Molinuevok Bartra ikusten dau faborito.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular