Aritz Atelak argazkizaleei bisita gidatuak eskaindi deutsez munduan zehar

Argazkilari sondikarra Norvegian, Costa Rican, Grezian, Filipinetan... jardun dau lanean

Aritz Atela: “Islandia argazkilarien Walt Disney parkea da”

Islandiako ur-jausi bat / Aritz Atela

Aritz Atela argazkilari sondikarrak hainbat urte daroaz munduan zehar ikusten dauzen naturgune edo urigune bereziak bere kamareagaz harrapetan. Orain dala bost urte zaletasuna ogibide bihurtu eban Aritz. Agentzia baten bitartez argazkizaleendako bidaiak sortzen dira eta bidaia horreetan Atelak gida lez jarduten dau. Ibilbidea aukeratzeko ardurea be eukiten dau berak.

“Santorinik zeozer berezia dauka niretzat, erretratu bereziak atara dodaz han. Bestalde Islandian danetariko dago, urtaroaren arabera paisaia desbardinak topauko dozuz” azaldu deusku Aritzek Goizeko Izarretan saioan. Atelaren arabera ohiko  argazki kamarek eskuko telefonoetako kamarek baino kalidade handiagoa dabe. Halan dabe bidaietarako bidaiari askok eskuko telefonoa baino ez daroela gaineratu dau. 2019an Epson Pano nazinoarteko saria emon eutsen Atelari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular