Herriz Herri saioan, Durangon egon gara asteon. San Agustin kulturgunean. Aritz Bravo alkateordeagaz hasi dogu saioa. Udalerriaren egoera orokorra aztertu dogu. Aratusteak ondo joan dirala esan deusku. Eguen Zuri eguneko koplakin hasi ziran joan dan eguenean, eta dantzekin amaituko dira datorren zapatuan. Kultura arloan, baina, egitasmo nagusiak kultur etxea eta Plateruena izango dira. Durangok ez dauka kultur etxerik hondino. Bravok onartu dau falta dan azpiegitura horixe eregitea izango dala egitasmo nagusienetarikoa.
Guztira, 1,5 milioi euroko laguntzea lortu dau EH Bilduk Madrilgoko gobernuagaz egin dauen akordioari esker. Correosen eraikina, lehenengo kultur etxea egiteko erabiko dabe. Egunotan hasi dabe bidea proiektua aurrera eroateko. Dana dala, helburu nagusia kultura zerbitzu nagusiak bertan emotea izango da. Plateruena, barriz, laster zabalduko dabe barriro.
Beste hainbat arlori buruz be egin dogu berba Bravogaz. Aurtengo aurrekontua sekulako handiena dala nabarmendu dau. Laster, hauteskundeak datoz, maiatzean. Ima Garrastatxu aurkeztuko da alkaterako EH Bildutik. Orain 7 zinegotzi daukiez eta Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemosegaz dagoz udal gobernuan. EAJ-k 8 zinegotzi daukaz. Sozialistak dira gainerako biak. Parekotasuna nabarmena izaten da, hauteskunderik hauteskunde, EH Bilduren eta EAJ-ren aurtean. Bravoren esanetan, maiatzean be holantxe izango da.