Erkiagak asteburuko zesta txapelketak hausnartu dauz

Ispasterreko zesta jokalariak Markinan eta Zumaian izandako txapelketaz hitz egin deusku

Aritz Erkiaga: “Ezin da tantu batzuk egiteko mentalidadeagaz jokatu”

Aritz Erkiaga zesta jokalaria / Bizkaia Irratia

Markinako txapelketako finalerdiak izan ziran barikuan. Erkiaga-Ibarluzeak Goitia-Lopez menperatu ebezan eta bigarren partiduan, Olharan-Zabalak Atain-Goikoetxea menperatu ebezan, azken oni frontoiak agur itzela adieraziz.

Zumaian Barandika-Lopezek Erkiaga-Zabalari irabazi eutsen eta Goikoetxea-Manzik Johan-Del Rio menperatu ebezan finalera sartzeko.

Txapelketa hauetaz hitz egiteko Jokoan daukagu gaur Aritz Erkiaga, Ispasterreko puntista.

Bestalde, agur esan behar diogu Jose Antonio “Txato” Egurbideri. Mutrikuarra 84 urterekin hil dala Connecticuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular