Ispasterko aurrelariak eta atzelari lapurtarrak irabazi dabe Jai Alai ligearen finala Laduche eta Basque menderatuta

Gernikako winter series torneoaren hirugarren ekitaldia aurkeztuko dabe eguazten honetan Europa parkean

Aritz Erkiaga: “Gorka Sorozabalek lan bikaina egin dau finalean”

Jai Alai ligaren finala jokatu eben lau pelotariak partidu osteko sari banaketan / Eraman jai alai

Aritz Erkiagak amaiera bikaina emon deutso denporaldiari Jai Alai Ligako finala irabazita. Ispasterko aurrelariak eta Gorka Sorozabalek 15-13 eta 15-5 eko emaitzeagaz menderatu ditue Ludovic Laduche eta Basque.

Lehen seta erabakigarria izan da Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako finalean. Laduche eta Basque indartsu hasi dira eta joko guztia atzeratzen ahalegindu dira, Erkiaga jokoz kanpo izteko asmoagaz. Atzealdean, baina, Gorka Sorozabalek bikain erantzun deutso aurkariek egindako bonbardaketeari. Erkiagak ez eban jokoan sartzeko aukera handirik izan baina asmatu egin eban pelotea hartzeko aukerea izan dauenean. Bardinketa askoren ostean, Aritz Erkiaga eta Gorka Sorozabalentzat izan da lehenengo seta 15-13 emaitzeagaz.

Bigarrengoan, gauzak ez dira ondo hasi Laduche eta Basquerentzat. Aritz Erkiagak, barriz, min handia egin eban bere gustoko pelota motelagaz. Kontuak kontu, bigarren setak ez eban kolorerik izan. Hobeto esateko, kolore bakarra euki eban, gorriz jokatu eben Aritz Erkiaga eta Gorka Sorozabalena. 15-5eko emaitzeagaz amaitu zan bigarren seta eta finala. Aritz Erkiagagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean eta bere atzelariak egindako lana goraipatu dau.

Giro bikaina egon zan Durangoko Ezkurdi pelotalekuan. Bertan bildutakoek goi mailako ikuskizunaz gozatzeko aukerea euki eben eta agur beroa eskeini eutsen Iñaki Osa “Goikoetxea”ri.

Zesta jardunak ez dauka etenik eta Gernikako Winter series torneoaren hirugarren ekitaldia aurkeztuko dabe bihar Gernikako Europa parkean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular