Gaur huelgan dagoz funtzino publikoko beharginak, eta abenduaren 19rako beste bat dabe deituta. Arkaitz Atinza CCOO Euskadiko kideak esan deusku horretarako arrazoiak egon badagozala, langileek eurek emonda, eta ekimena eurena dala. Sindikatuek langileen nahia bideratzen dabela, bearz ez dala ulertzekoa Eusko Jaurlaritzak sindikatuei leporatzea huelgen erru guztia.
Langile publikoen eskariei dagokienez, batzuk guztientzako orokorrak dira eta beste batzuk sektoreen araberakoak. Apurka-apurka lanaldia murrizten joatea eskatzen dabe, 32 orduko lanastera heldu arte. Bestetik, galdutako eroste-ahalmena berreskuratu gura dabe. Hau ehuneko 10 ingurukoa izan ei da urteotan. Soldata igoera hori eskatzen dabe.
Horretaz, PSOEk ea Sumarrek asteko lanorduak murrizteko egindako aurreakordioaz, euskerearen aurkako oldarraldiaz eta bestelakoez egin deusku berba CCOOko ordezkariak.