Edestiaurre Arkeologia Alkarteak Gerra Zibileko lau metrailadore-kokagunean egingo dauz indusketa lanak

Aurretik Urdulizen, Barrikan eta Gamiz-Fikan egin dabez indusketa-lanak

Arkeologia indusketak hasi dabez Gaztelumendin

Edestiaurre Arkeologia Alkarteak indusketa-lanak egingo ditu Gaztelumendin, Gerra Zibileko lau metrailadore-kokagunetan hain zuzen be. Lanak hasi dira eta 2025. urtera arte luzatuko dira. Gaztelumendikoa da Burdin Hesiko gunerik garrantzitsuenetarikoa, 1937ko ekaineko batailan frankistek hesia bertan apurtu ebelako, beraz leku horretan aztarna arkeologiko inportanteak topatzea itxaroten daben, munizinoa, esku-granadak eta obusak besteak beste.

Lau kokaguneak hur dagoz bata bestearengandik.Mendian prospekzinoak egingo dabez, kokagune gehiago topatuz gero eta Eusko Jaurlaritzaren katalogoaren barruan egon ezean, bertan sartzeko. Sergio Vega Edestiaurre Arkeologia Alkarteko arkeologoa izan dogu Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00