Arangoitiko ikasleek bertsotan kontatu deuskue museoan ikusitakoa

Bertsoekin jolasean ibilteko tartea be hartu dabe gaztetxoek

Arkeologia museora bisita bertsotan

Zortziko Txikia irratsaioan parte hartu daben Arangoitiko gaztetxoak. / Bizkaia Irratia

Arkeologia museora egin daben bisita eta bisitan ikusitakoak kantatu dabez Arangoiti ikastetxeko gaztetxoek aste honetako irratsaioan. Jolaserako bertsoak be prestatu dabez, eta bidaiarako makinatxo bat leku aukeratu dabez.

Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo entzungai izaten da gurean. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko udalaren laguntzagaz egiten dogun irratsaioa da.

Gaztetxoek ikasgelan urtean zehar lantzen dabe bertsolaritzea, eta beren beregi irratsaiorako bertsoaldiak prestetan dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular