Arnaitz Fernández: "Nire ametsa eguraldiaren aurkezlea izatea zan eta egi bihurtu da"

Iruñako fisikariak egunero telebista publikoan eguraldiaren iragarpena eskaintzen dau

Arnaitz Fernández: “Nire ametsa eguraldiaren aurkezlea izatea zan eta egi bihurtu da”

Kafetxu Bana tartearen denboraldiko azken saioan Arnaitz Fernandez fisikaria hurreratu jaku. 29 urtekoa, egunero telebista publikoan eguraldiaren iragarpena eskaintzen dau. Bere ibilbidearen errepasoa egin dogu eta aitortu deusku txikitatik izan dauala eguraldiaren aurkezlea izateko ametsa, eta orain “egi bihurtu” dala.

Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika ikasi eban. Unibertsidade ikasketak amaitu aurretik, zientzia dibulgatzen hasi zan sare sozialetan eta Euskal Herriko hainbat hedabideetan. 2022tik, Euskal Telebistan lan egiten dau eguraldiaren iragarpena eskainiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00