Mundakak arrantzeagaz lotutako bere sustrai errotuenak erakutsiko dauz barriro be ‘Itsasotik Mundakara: Hegaluzea’ jardunaldien edizino barrian. Hirugarren edizinoa da aurtengoa. Beste behin, Perondo alkarteak itsas kultureari, artisau-arrantzeari eta hegaluzeari balioa emoteko jardunaldiak antolatu dauz garagarrilaren 26, 27 eta 28ean. Perondo alkarteko Mikel Larrozea izan dogu Aupa Bizkaia saioan jardunaldien barri emoteko.