Leioako Udalak eta Ekobidea enpreseak Artatzako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dabez beste urte batez uda honetan. Laugarren edizinoa izango da, eta helburua da herritarrei eta bisitariei jauregiaren historia, ondarea eta ingurunea gertutik ezagutaraztea.
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, talde txikietan, eta parte-hartzaileek jauregiko areto nagusiak eta lorategiak ezagutzeko aukerea izango dabe. Iazko arrakastearen ondoren, aurten be saio askotarako plazak bete dira.
Antolatzaileek gogorarazo dabe interesa dabenek aldez aurretik erreserbea egin behar dabela, ondino libre dagozan saioetan parte hartu ahal izateko.
