Asier Blas EHUko Zientzia Politikoetako saileko buruagaz aztertu dogu Ukrainako gerrearen urteurrena. Bere esanetan ez dauke epe motzean amaitzeko itxurarik, eta ez dau ikusten konponbide pollitikorako aukerarik be Bere esanetan Errusiari inbasinoak ez deutso urten pentsauta eukan lez, eta asko luzatu jako. Hasierako aste eta hileetan ez zituan bete pentsautako helburuak, eta harrezkero luze doa kontua. Arma kontuekin-eta propaganda asko egiten dala uste dau Blas-ek, eta alde biek egingo dabela propoganda hori. Bestetik, zenbat eta denpora gehiago pasau, hondamendia eragiteko moduko armak erabilteko arrisku handiagoa dagoela adierazi deusku.