Gorka Arrate, Ana Lopez, Xabi Murelaga eta Asier Robles musikariek Metaldun taldea sortu barri dabe

Dagoeneko lau abesti kaleratu dabez

Asier Robles (Metaldun): “Guri gustetan jakuna heavy metala da”

Metaldun taldea sortu barri dabe Lekeition. Asier Robles gitarra joleak esan deuskunez, proiektua “nahi barik” sortu eban orain dala urte bi, konfinamenduan. “Pandemia garaian etxean sartuta egon nintzan, danon modura, aspertuta, eta batzuk pastelak egiten hasi ziran bitartean, nik gitarra bat erostea erabagi neban, entretenimendu moduan”. Orain urte batzuk Roblesek beste talde baten baxua joten eban. “Kuriosidadea neukan gitarreagaz hasteko”, gaineratu deusku Metaldun taldeko kideak. Bertsinoak joten hasi zan, nahi barik melodiak sortzen hasi zan eta konturatu orduko zazpi kantu eukazan. Orduan Roblesek jentea aurkitzea eta proiektuagaz aurrera egitea erabagi eban.

Gorka Arrate, Ana Lopez eta Xabi Murelaga musikariak batu jakoz Metaldun taldera. Heavy-metala gustetan jake, eta batez be melodiak. Asier Roblesek azaldu deuskunez, “garrantzia handia emoten deutsagu melodiei, bai gitarrak bai abotsak, oso melodikoak gustetan jakuz”. Momentuz Metaldun taldeak lau kantu kaleratu dauz: Enuma Elish, Mundu berri bat, Metaldun eta Askatasun garrasiaMundu berri bat abestiaren kasuan, bideoklipa be grabau dabe. Aurrera begira zuzenekoak eskaintzen hasteko asmoa dauka Metaldun taldeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular