Kokein taldearen diskorik dantzagarriena eta positiboena da 'Atomika'

Kokein taldearen 'Atomika' diskoa ezagutu dogu Zaloa Urain abeslariagaz

“Asko gustetan jaku jolastea eta gauza barriak probatzea, konfort egoeratik apur bat urtetea”

Kokein taldeak disko barria dakarsku. ‘Atomika‘ dauka izenburua eta Eibarko taldearen zazpigarren lana da. 8 kantuz osotuta dago eta ‘Ispiluari begiratzean’ aurrerapen kantuak erakusten dauanez, bide eta soinu barriak jorratu dauz taldeak. Zaloa Urain abeslariak azaldu deuskunez, beti gustau jake jolastea eta gauza probatzea. Eta ‘Lera‘ (Ep, 2019) diskoaren bideari jarraituz, ‘Atomika’ orain arte landu daben diskorik dantzagarriena eta positiboena da. Letretan orain arte lez jarraitzen dabe eta gai sozialak jorratu dabez, barruan daukiezan sentipenak kanporatuz eta libre sentidutea aldarrikatuz.

Diskoa 2022ko garagarrilean grabau eben Zestoako Gaztain eta Zarauzko Nois estudioetan. Miren Narbaiza (MICE), Juanjo Berasain (Ezpalak) edota Kiliki Frexko (Chill Mafia) musikarien kolaborazinoak izan dabez, Kokein taldearen abestiak atomikoagoak bihurtuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular