1998tik maiatzaren lehen martitzenean ospatzen da Asmaren Munduko Eguna, asmatikoentzako arrisku-faktoreak murrizten laguntzeko, asma-krisien aurrean erreakzionatzen irakasteko eta osasun-arreta ona sustatzeko. Patologia horren tratamenduan izan diran aurrerapen garrantzitsuek asko hobetu dabe patologia hori duten pertsonen bizi-kalitatea. Hala ere, tratamendu horietako gehienak inhalagailuen erabileran oinarritzen dira, eta horietan bereziki garrantzitsua da osasun-hezkuntza erabilera egokiari buruz. Horregaitik, funtsezkoa da farmaziek gailu horeen erabilerari buruz egiten daben hezkuntza-lana.
Itsaspena hobetzeko programa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazialarien alkargoek programa bat ezarriko dabe, farmazia-bulegoetatik tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko eta asma eta BGBK daben pazienteek inhalagailuak behar bezala erabiltzeko. Hala jakinarazi dau Osasun Sailak ohar batean, maiatzaren 7an ospatzen dan Asmaren Mundu Egunaren bezperan. Osasun Sailak urtean 120.000 eurorekin finantzatuko dau programa hori, farmazialarien alkargoekin sinatuko dauen hitzarmen baten esparruan, laster Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso ondoren.
Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba honi buruz.