![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2025/02/11131458/Aspanovas-zentru-barria-392x490.png)
Aspanovas alkarteak arreta integralerako espazioa zabalduko dau aurton Gurutzetako ospitalaren ondoan.
Minbizia daukien haur eta nerabeen gurasoen Bizkaiko alkartea da Aspanovas. Adintxikikoen eta euren familien egoera medikoa, psikologikoa, asistentzia, hezitzailea eta dibertimenuzkoa hobetzea da alkartearen helburua. Bertatik, Ainara Azkarragak esan deusku, ospitaletik kanpo egin daitekezan guztiak bildu gura dabezala arreta integralerako espazio barrian. Gurutzetako ospitalaren ondoan dabilz egiten eta uda ostean zabaldu leikie. Ainara Azkarragaren esanetan, arreta integrala eskaintzea oso garrantzitsua da. Jarduera fisikoa egiteko erea izango da bertan, fisioterapia edo logopedia zerbitzuak eskeiniko dira…
Bere esperientzia
Ainara Azkarragak bere esperientzia be kontau deusku. 2017. urtean leuzemia diagnostikatu eutsen bere urte biko alabeari. Aspanovas alkartea ezagutzea, basamortuan ur botila bat aurkitzea modukoa izan zala esan deusku. Laguntza handia izan zan eurentzat. Ane, Ainaran alabak, 10 urte daukaz gaur egun eta oso ondo dagoala esan deusku.