Euskerea eta bardintasuna buztertuko dabez datorren zapatuan emakumezkoen euskal derbian Katedralean

Hainbat ekitaldi antolatu ditue partidu egunerako San Mamesen kanpoko plazan

Athletic eta Reala euskerearen alde

Athleticek eta Realak euskal derbi berezia jokatuko dabe datorren zapatuan San Mamesen. Derbi guztiak bereziak badira be, aurtengo hau euskaraldiaren barruan jokatuko da eta Athleticek eta Realak bat egin dabe euskerearen erabilerea zabaltzeko ahaleginean. Hizkuntza-ohituren aldaketea bultzatzeko eta sustatzeko ariketa sozial masiboa da Euskaraldia.

Nerea Ortizek, Athleticeko presidenteordeak, San Mamesen berdintasuna eta euskara batuko dituen partiduaren garrantzia azpimarratu dau. Euskarea eta bardintasuna buztartzeko aukera ezin hobea da, Zuzendaritza Batzorde honek konpromiso sendoa baitu horiekiko. Athleticeko eta Realeko bazkide eta zale guztiak animatzen ditugu euskararen aldeko ekitaldi honetara etor daitezen”.

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu egin dau Athletic eta Reala batera agertzea euskerearen alde. “Klub biek ariketa sozial masibo baten alde egitea ez da pose bat. Mezua, guretzat, oso indartsua da”. Euskaralditik, Goiatz Urkijok derbiaren garrantzia azpimarratu du. “Inertziak hausten eta aurrerapausoak emoten lagunduko dauela uste dogu. Hitzordu garrantzitsua da ohiturak aldatzeko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular